Bidaia korapilatsua
- closertotheclouds
- 7 jul 2016
- 2 Min. de lectura
Atzo esan bezala, gaueko 22.10etan Huancayorako autobusa hartu genuen. Bidai ostean egun osoa Colliquen pasata leher eginda geunden eta gustura-gustura eseri ginen gure eserlekuetan. Gainera, autobusa bikaina zen eta benetan erosoa. Lima iparraldeko terminal batetik atera ginen eta iadanik erdi lo geundela, atera eta 30 bat minutura gutxi gora-behera, Limako hegoaldeko terminalera iritsi eta berri txarra jaso genuen! Ezinezkoa zen bidaiarekin jarraitzea eta beraz, hurrengo egunera arte zain egon beharko genuen! A ze zorte txarra! Ticlio mendia (4818m) elurtuta zegoen eta horrenbestez bidea itxi zuten arriskua zela eta.
Perura iritsi berriak eta gaueko hamaiketan non geunden arrastorik gabe, beste hainbat bidaiarirekin batera gaua autobusean pasatzea erabaki genuen, izan ere, oso berandu zen inori dehika hasteko eta gainera telefonoak ez zigun ondo funtzionatzen! Ez dago esan beharrik gaua ez dela batere xamurra izan; ume negarrak, jendearen zurrungak, argia, zarata...Baina iritsi da goiza azkenean! Badirudi ireki dutela mendiko bidea eta autobusa eguerdiko 13.30tan aterako dela.
Berria jaso eta minutu gutxira ordea Jhanet Colliqueko proiektuko arduradunetako batekin hitz egitea lortu dugu. Berak, aurreko gaueko arazoa dela eta egongo diren auto hilarak medio, bidaia atzeratzea gomendatu digu eta eguna eta gaua Colliquen pasatzera gonbidatu gaitu. Ez dugu zalantzarik izan, gogo honez eman diogu baiezkoa.

Carlos etorri zaigu bila eta gure neke eta tristura aurpegiak ikusita Limako zetrotik eraman gaitu hiria pixka bat ikus dezagun. Gainera, azalpen mordoxka eman dizkigu eta Plaza de Armas-era iritsi garenean autotik jaitsi eta 5 minututan argazkiak ateratzeko aukera eman digu. Gero, Colliquera joan eta beso zabalik hartu gaituzte bertako proiektukideek bazkari goxo-goxoa ere prestatu digute! Eskerrik asko benetan!! Hala ere, eguneko gauzarik onena azkenean dutxa bero bat hartzeko eta ohe batean lo egiteko aukera izatea izan da!! Ea azkenan bihar iristen garen Huancayora!

